XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) ernegatzen, eta laster jakin zuten nor zen azio guzti haien kulpantea, ilargi beteko gau batez Errekaldeko tximinitik Bittori Sudurmotza erratz baten gainean hegan irteten ikusi zutenean.

- Sorgina, sorgina! hasi ziren esaten.

Herriko zaharrenek Bittoriren amona Anttoniren kontuak gogoratu zituzten, eta handik aurrera Zugarramurdin denek zekiten Bittori Sudurmotza Errekaldeko sorgin zaharra zela, eta kontuz ibili behar zela haren ondotik igarotzean begizkoa egiterik nahi ez baldin bazenuen.

Baina Bittorik ez zuen jadanik inori begizkoa egiteko asmorik.

Liburuan aurrera egin ahala errezeta zailagoak ikasten zituen eta behin batez, liburukotearen barren aldean, honako hau deskubritu zuen: Sudur handi eta gorriak txiki-polit egiteko modua .

Ahozabalik geratu zen Bittori.

Horixe zen bizitza osoan bihotz-bihotzez nahi izan zuena: sudur txiki-polit horietako bat.

Ukendu bat egin behar zen eta astebetez gauero-gauero sudurrean igurtzi, tamainaz jaitsi eta gorritasuna galtzeko.

Osagaiak irakurtzen hasi zen adi-adi: apoaren listua, agure kaskazuri baten hiru ile, ilgoran moztutako erramuaren bost hosto, ume jaio berriaren pixoihal bustia eta ...-ren adar-hautsa.